- Home
- Nobedadeak
- Hodien metafisika
Hodien metafisika
«Hasieran, ez zegoen deus. Eta deus hori ez zen ez hutsa, ez nahas-mahasa: aski zuen bere buruarekin. Eta Jainkoak hori ona zela ikusi zuen». Horrela hasten da Amélie Nothomben liburu hau, euskarara ekarritako hirugarrena. Genesia datorkigu gogora, hori baita eleberriko lehen aipu intertestuala, besteak beste, Heraklito, Aragon eta Tintin lotzen dituen kate luze bateko lehena.
Gerra osteko Japonian kokaturiko liburua da esku artean dugun hau; garaian, mendebaldeko okupatzaileak (estatubatuarrak, bereziki) garaile eta nahieran ibili ziren herrialde suntsituan. Hain zuzen, mendebaldarrak izan ziren japoniarrentzat aberastasuna, boterea, kultura eta, nahi bada, edertasunaren irudia.Idazleak bere burua japoniartzat badu ere, mendebaldeko ikuspegitik idatziriko eleberria da Métaphysique des tubes, 2000. urtean Albin Michel etxean argitaratutakoa; horrela, frantsesezkoa baino hamaika urte geroago kaleraturiko japonierazkoa bitxi samarra irudi dakioke japoniar irakurleari, edizio horren hitzaurrean itzultzaileak dioenez. Garrantzitsua iruditzen zait euskarara ekartzean horiek ere buruan izatea.
Iruzkinak 0 iruzkin